Iparraldeko Dantzarien Biltzarra
1993an, aurkakoak ziren bi euskal dantza federazioek bat egin zuten, eta Iparraldeko Dantzarien Biltzarra sortu zuten.
Biltzar bateratu hori Ipar Euskal Herri osoan ari da, eta diasporako euskal dantza elkarte zenbait ere interesatzen ditu. Iparraldeko Dantzarien Biltzarra, Euskal Dantzarien Biltzarraren – Euskal Herri osoko euskal dantza konfederazioa – kide da eta euskal dantzaren praktika sustatzen du zenbait urtetarako den proiektu baten bidez. Proiektu horrek dantzarien eta irakasleen formakuntza du helburu, baita ere ekoizpena eta zabaltzea (ikusgarriak, dantzarien elkarretaratzeak, dantzaldiak…), elkarteen ekimenen sostengua eta ohituren ezagutaraztea (hitzaldiak, erakusketak…). Horretarako, Iparraldeko Dantzarien Biltzarra bermatzen da kide dituen elkarte ugarien baitan, baita ere haren gobernantzaren, talde profesionalaren eta partaide dinamikoen baitan, hala nola, Euskal Kultur Erakundea, Maurice Ravel Kontserbatorioa, Malandin Ballet Biarritz / Zentro Koregrafiko Nazionala, Euskal Dantzarien Biltzarra…