iparraldeko dantzarien biltzarra

TXAKOLIN

Gipuzkoako dantza bat da, baina probintzia desberdinetan atzeman dezakegu. Txakolin edaritik heldu zaio izena.

  • Adina: 11-12 urte13-14 urte15 urte +
    Warning: Undefined array key 3 in /home/iparraldekodantz/public_html/lib/phpikus/idb-dantzan.php on line 171
  • Tresnak: Makilak
  • Dantzari kopurua: Bakarkako dantzak
  • Dantza mota: Irri eta joko dantzak
  • Musika tresnak: Txistua
    Warning: Undefined array key 1 in /home/iparraldekodantz/public_html/lib/phpikus/idb-dantzan.php on line 196
  • Herrialdea: Gipuzkoa

Pesta giroan emana da gehiengoan, familian edo/eta lagunartean.

Tabernan egiten zelarik, gizonak ziren soilik dantza hortan aritzen, baina emazteek ere dantzatzen zuten tabernatik kanpo.

Leku batzuetan, kantua soilik ez zen ezagutzen, batzutan umeei kantatua eta leku batzuetan ikusia izan da ñiñien zangoak mugitzen zirela kantuaren erritmoan.

Juan Inazio Iztuetak bere liburuan zion "astearte-iñatez" ematen zela "chacolin" edo txakolin

Dantza honek bere erritmo berezia du eta makilekin edo lokarriekin egiten ahal zen

SORGIN DANTZA

Dantzak

sorgin_dantza
9-10 urte

Sorgin dantza San Pedro egunean, ekainaren 29an, egiten dute Lasarte-Orian. Arratsaldeko 18:30etan ateratzen da taldea Oriatik eta ekitaldia bi ordu berantago bukatzen da Lasarteko plazan. Hasieran, bukaeran eta bide erdian egin ohi dute sorgin-dantza.

ZAPATAGIN

Dantzak

zapatagin
6-7-8 urte9-10 urte

Bere izenak dion bezala, zapata egilearen dantza da hau. Dantzariek zapataginaren jestuak erreproduzituko dituzte. Gainera, dantza honetan kantuz arituko dira esplikatuz egiten ari diren jestuak.

SAN PETRIKE

Dantzak

san_petrike
6-7-8 urte9-10 urte

Jatorria Iparraldean eta Baztan ibarrean du. Biarnesan "Lepetike danse izenez ere dantzatzen da. Dantzaren izena, frantseses "Jean Petit Qui Danse" ("Joan Txiki dantzaria") haur kantaren izenetik jatorria du.

iparraldeko_dantzarien_biltzarra