Jatorria Iparraldean eta Baztan ibarrean du. Biarnesan "Lepetike danse izenez ere dantzatzen da. Dantzaren izena, frantseses "Jean Petit Qui Danse" ("Joan Txiki dantzaria") haur kantaren izenetik jatorria du.
Baztanen Ipurdi dantza bezala deitua izan da. Joko-dantza bat da, oso herrikoia bihurtu dena.
Joko klasiko bat da: hasiera batean biribilketa bat egiten da borobilean, bi zentzuetan. Eta ondotik gorputzaren zatiekin jolasten gira, hasiera batean bat erabiliz bakarrik eta pixkanaka gehituz (atxikian duzuen bideoan ikusiko dituzue)
Irri dantzak, Baztango aranan sortu ziren, 12 dantza-jokoz osaturik daude.Bi momentutan egiten zire garaian: Alde batetik nekazarie lan on eta gogor baten ondoren Garaian, elkar laguntzen ziren beharren arabera, eguna bukatzerakoan, afaria oparitzen zuten eta gau guztia pasatzen zuten bestan eta hor egiten ziren dantza-jokoak edo irri-dantzak. Beainan ere lagun edo famili bazkari/afarietan egiten dira.
Sorgin dantza San Pedro egunean, ekainaren 29an, egiten dute Lasarte-Orian. Arratsaldeko 18:30etan ateratzen da taldea Oriatik eta ekitaldia bi ordu berantago bukatzen da Lasarteko plazan. Hasieran, bukaeran eta bide erdian egin ohi dute sorgin-dantza.
Bere izenak dion bezala, zapata egilearen dantza da hau. Dantzariek zapataginaren jestuak erreproduzituko dituzte. Gainera, dantza honetan kantuz arituko dira esplikatuz egiten ari diren jestuak.
Gipuzkoako dantza bat da, baina probintzia desberdinetan atzeman dezakegu. Txakolin edaritik heldu zaio izena.
1993an, aurkakoak ziren bi euskal dantza federazioek bat egin zuten, eta Iparraldeko Dantzarien Biltzarra sortu zuten.