Sorgin dantza San Pedro egunean, ekainaren 29an, egiten dute Lasarte-Orian. Arratsaldeko 18:30etan ateratzen da taldea Oriatik eta ekitaldia bi ordu berantago bukatzen da Lasarteko plazan. Hasieran, bukaeran eta bide erdian egin ohi dute sorgin-dantza.
Bere izenak dion bezala, zapata egilearen dantza da hau. Dantzariek zapataginaren jestuak erreproduzituko dituzte. Gainera, dantza honetan kantuz arituko dira esplikatuz egiten ari diren jestuak.
Jatorria Iparraldean eta Baztan ibarrean du. Biarnesan "Lepetike danse izenez ere dantzatzen da. Dantzaren izena, frantseses "Jean Petit Qui Danse" ("Joan Txiki dantzaria") haur kantaren izenetik jatorria du.
Gipuzkoako dantza bat da, baina probintzia desberdinetan atzeman dezakegu. Txakolin edaritik heldu zaio izena.
1993an, aurkakoak ziren bi euskal dantza federazioek bat egin zuten, eta Iparraldeko Dantzarien Biltzarra sortu zuten.